Nazioarteko erakusketa da Amalgama Gráfica XI. Internacional, Ameriketako zein Europako artisten lanekin osatutakoa. Obra guztiak dira grabatuak, hainbat gai eta teknika uztartuz sortuak: xilografia, kalkografia eta baita azken belaunaldiko estanpa digitalak ere.
Ikusgai dauden obra gehienak euskal artistenak dira, erakusketan baitaude lau gipuzkoarren eta bizkaitar baten lanak, tartean, Alberto Rarmirez, Oreka Art galeriako arduradunaren grabatu bat. Eta bigarren artista-talde ugariena Menorkako Xalubinia arte eskolako artistak dira.
Ordutegia
Martxoaren 4ra arteko tartea egongo da nazioarteko 37 artista grabatzeileren lanak ikusteko, ondorengo ordutegian:
- Astelehenetik barixakura: 19:00 - 20:00
