Izendapena "Soraluze Elkar Zaintzan: Zainketako Komunitate-Ekosistema" proiektuari lotuta egongo da, eta hasiera batean urtebetez egingo da; beste urte batez luza daiteke, baina iraupen osoa ezin izango da hiru (3) urtetik gorakoa izan.
Hautaketa-prozesu honetako probak gainditu dituzten izangaiekin lan-poltsa bat eratuko da, etorkizunean egon daitezkeen lanpostu hutsak betetzeko.
Lanpostu horren ezaugarriak honako hauek dira:
- Administrazio Bereziko eskala
- Azpieskala: Goi-mailako teknikaria
- Sailkapen taldea: A2
- Lanaldia: % 100
- Hizkuntza eskakizuna: 3HE
- Praktikaldia: hautatuak 3 hilabeteko praktikaldia gainditu beharko du
Izen-ematea
Enplegu-formazio deialdian izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 20ra arte. Horretarako Lanbideko webgunean eman beharko da izena.