2026-2027 ikasturterako haur eta gaztetxoentzako eskolaz kanpoko eskaintzen eskuorria kaleratu da eta hainbat izen-emate zabaldu dira

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2026ko ekainaren 8a

Soraluzeko Udalak, herriko hezkuntza ez-formaleko eragile zein elkarteekin elkarlanean, 2026-2027 ikasturterako haur eta gaztetxoen aisialdi-eskaintza bateratua biltzen duen eskuorria argitaratu du; izen-emate batzuk zabalik daude dagoeneko.

Soraluzeko Udalak zein herriko hezkuntza ez-formaleko eragile eta elkarteek familientzako tresna baten beharra ikusi zuten pasa den ikasturtean haien seme-alabeen aisialdi-eskaintza antolatzen laguntzeko. Iazko eskuorriaren arrakasta ikusirik oraingoan ere, datorren ikasturterako herriko haurrek eta gaztetxoek eskuragarri izango duten aisialdi-eskaintza osoa jasotzen duen eskuorri bat kaleratu du.

Baliabide honen helburua da herriko familiek adin bakoitzerako Soraluzen dauden aukera guztien berri modu bateratu eta ordenatuan jasotzea; halaber, izen-emate garaia hasten denerako, familiek aukera guztien berri izatea. 

Eskaintza oparoa 2025-2026 ikasturterako

Soraluze herri txikia izanik ere, aisialdi-eskaintza zabala dago gurean, eta hezkuntza ez-formaleko eragile eta elkarteak zein udala jakitun dira batzuetan ez dela erraza izaten familientzat adin bakoitzean zein aukera dagoen jakitea eta nora jo izena emateko. Gainera, hainbat eragile edo elkartek haien eskaintza berritu eta zabaldu dute; besteak beste musika eskolak, zirko eskolak eta irristaketa taldeak. Sortu berri den Dantza eskolaren eskaintza ere gehitu da eskuorri berrian. Horrez gain, gazteei begirako eskaintza ere jaso da aurtengoan; 18 urte arte luzatuz. 

Aisialdi-eskaintza bakoitzaren barruan eskaintzen den adin tartea, harremanetarako kontaktua, izen-emate epeak eta ohar bereziak jasotzen dira. Jarraian kontsulta daitezke guztiak: 2026-2027 eskuorria

Zenbait izen-emate zabalik daude dagoeneko

Dagoeneko eman daiteke izena 2026-2027 ikasturteko haur eta gaztetxoen aisialdi-eskaintzako zenbait ikastarotan. Jarraian izena eman daitekeen ikastaro nahiz zerbitzuen informazioa eta izen emateko estekak aurkitu daitezke. Plaza mugatuak dituzte tailer eta ikastaro gehienek.

ZIRKO ESKOLA

BERTSO ESKOLA

DANTZA ESKOLA

LUDOTEKA

GAZTELEKUA

ESKOLA KIROLA

IGERIKETA

MUSIKA ESKOLA