Soraluzeko Udalak bake epailea izendatzeko deialdia egin du, pasa den ekainaren 25ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez.
Izangaien betebeharrak eta eskubideak
Ez da titulazio berezirik behar Bake Epaile izateko; eta, jarduera profesional edo merkataritzakoak egiteko bateragarritasuna dute, beti ere inolako aholkularitza juridikorik ekartzen ez badute, eta jatorriz, bere alderdikeriarik eza edo independentzia ekidin edo murrizten ez badute, ezta betebehar judizialak betetzea galarazten ez badute ere.
Halaber, ezingo dira alderdi politiko edo sindikatuetakoak izan edo horien konturako lanik egin, ezta herri-hauteskunde edo legislatiboetan parte hartu, ez Botere Judizialeko kide gisa, ezta izaera judiziala ez duten bilera publikoetan parte hartu ere.
Entzunaldiak eguenetan izango dira, 9:00etatik 14:00tara bitarte, beraz, izangaiak libre egon beharko dira egun eta ordu horietan. Urteko 1.925€ gordineko ordainsaria izango dute eta legean aurreikusitako lizentzia eta baimenak izango dituzte.
Informazio gehiagorako, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia kontsulta daiteke: iragarkia
Izen-ematea
Deialdian izena emateko izangaiek haien eskaerak Udaleko Harrera Bulegora zuzendu behar dituzte, astelehetik barixakura, 9:00etatik 14:00tara.
Eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 16a izango da, eguena.