Txurrukeneko errepidea norantza bakarrera aldatzeko lanak gaur, martitzena, uztailak 14 hasiko dira. Lanon helburua da gaur egun espaloiaren eta galtzadaren artean dauden areka eta hormigoizko petrila eraistea, espazio horretan, zintarriaren alde banatan, parterre bat eraikitzeko.
Orain galtzadaren ezker aldean dauden aparkalekuak eskuma alde eramango dira. Aparkaleku berri horiek zeharka jarriko dira, baterian aparkatzeko moduan, eta galtzadaren noranzkoa bikoitza izatetik bakarra izatera igaroko da. Horretaz gain, mendi-mazelaren aldean dagoen hormigoizko areka berreraiki egingo da, eta eremu osoa berriz asfaltatuko da.


Langileek eta udaltzainek bideratuko dute trafikoa unean uneko beharren arabera.
Lanen ardura Asfaltados y Construcciones Morga S.L. enpresari egokitu zaio eta aurrekontua 147.567,41€ BEZ barne izan da. Aurreikuspenen arabera, lanak bi hilabeteko epean amaituko dira.