Bihar, barixakua, abuztuak 28, zenbait asfaltatzen lan hasiko dira herriko hainbat puntutan; lanok, ezinbestean, eragina izan dezakete herritarren eguneroko martxan. Udaltzainak arduratuko dira tokian tokiko bizilagunei lanok izan ditzaketen eraginez jakinarazteaz.
Lanen ardura Firmes Alaveses S.A. enpresak izango du eta aurrekontua 48.394,77€ BEZ barne izan da. Aurreikuspenen arabera, lanak datorren martitzenerako, irailak 1, amaituko dira.
Lanak egunez egun
Abuztuak 28, barixakua
Goizeko 7:00etatik 15:00etara bitartean, Ezozibideko 10, 12 eta 14 atarien pareko eremua asfaltatuko da. Autobusak ohiko lekuan hartuko dira eta semaforo bana jarriko dira Ezozibideko biribilgunea eta Arraikuan, eremu horretako trafikoa bideratzeko.
Abuztuak 31, astelehena
Goizeko 8:00etatik 14:00ak bitartean, Errekalde 36, 38 eta 40 garaje atariak asfaltatuko dira.
Abuztuak 31, astelehena
Eguardiko 15:00tatik arratsaldeko 18:00ak bitartean, Lersundi jauregiaren pareko eremua asfaltatuko da. Lanon ondorioz, ezinbestean, errepidea itxita egongo da hiru orduz eta ezingo da ibilgailurik igaro bertatik, ezta autobusik ere.
Hortaz, ordu-tarte horretan Eibarko noranzkoan izaten diren autobusak bertan behera geratuko dira.
Irailak 1, martitzena
Goizeko 8:00etatik 14:00ak bitartean, Mendiola industriaguneko Aras enpresaren pareko eremua asfaltatuko da.