Oraindik ere zabalik dago 2027ko egutegirako herritarren argazkiak jasotzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2026ko abuztuaren 31

2027ko egutegia jontziko duten argazki nagusiak herritarrenak izango dira berriz ere; argazkiak bidaltzeko epea zabalik egongo da irailaren 7ra arte.

Badira urte batzuk Kontrargi Argazki taldeak eta Soraluzeko Udalak elkarlanean herriko egutegia kaleratzen dutela. Azken urteotan, egutegiko protagonista izan dira herritarrek ateratako argazkiak. Eta azken urtean ere arrakasta handia izan zuen herriko egutegiak, 550 ale saldu baitziren guztira.

Soraluzeko Udalak eta Kontrargi Argazki taldeak azken edizioen balorazio positiboa eginda, ildo beretik jarraituko da datorren urteko egutegia osatzeko ere. herritarren argazkiei protagonismoa emanda.

Hainbat herritarrek momentu nahiz leku bereziz jantziko dituzte egutegiko orrialdeak, Kontrargi Argazki taldeko kideen erretratuekin batera. Hori dela eta, herritarrak animatu nahi dira parte hartzera; izan ere, oraindik epea zabalik dago irailaren 7ra arte.

Argazkia aurkezteko modua eta epea

Argazkiak honako helbidera bidali beharko dira: kontrargiAK@gmail.com, irailaren 7a baino lehen. Bertan jasotzen diren argazkien artetik, 10 aukeratuko dituzte Kontrargiko kide eta Udaleko ordezkariek. Horietatik argazki bana portada eta kontraportada osatzeko erabiliko dira eta beste zortzi argazkiak aldiz, hilabete banari lotuta agertuko dira. Gainontzeko argazkiak hurrengo urteetarako gordetzeko aukera ere aztertuko da. 

Argazkiak bidaltzeko irizpideak

  • Soraluzeko une edo momenturen bati (paisaiak, kaleak, eraikinak, jaiak, kirola, herri ekimenak…) lotutako argazkia izan beharko da.
  • Soraluzeko herrian ateratako argazkia izan beharko da.
  • Argazkia horizontalean (4x3 formatuan) ateratakoa izan beharko da (argazki panoramikorik ez da onartuko).
  • Argazkia ahalik eta kalitate onenean bidali beharko da.
  • Argazkiaren neurriak 20,5 x 30,5 cm izango dira; bakoitzak jarri ezean Kontrargi arduratuko da neurri honetara egokitzen.
  • Partehartzaile bakoitzak gehienez ere bi argazki bidali ahal izango ditu.
  • Argazkiarekin batera honako DATUAK bidali beharko dira.
    • Izena eta bi abizen.
    • Kontakturako telefonoa.
    • Kontakturako emaila.
    • Argazkiaren titulua.
    • Argazkia zein hilabetetan aterata dagoen.

Udazkenean emango da aukeratutako argazkien berri. Ostean, 2027ko egutegia Gaztañerre azoka aurretik ipiniko da saltzen herriko komertzioetan.