“Aurretiazko borondateen” tailerraren beste bi saio egingo dira irailean; hilaren 7an eta 21ean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2026ko irailaren 2a

barrena.eus
“Aurretiazko borondateen” tailerraren beste bi saio egingo dira irailaren 7an eta 21ean; dagoeneko eman daiteke izena.

Udaberrian izandako harrera ona aintzat hartuta, Aurretiazko borondateei buruzko tailer berria egingo da irailea; hilaren 7an eta 21ean, hain zuzen ere.

Bakoitzak bere bizitza kudeatzeko duen eskubidea oinarri hartuta, Azken Aurreztiako borondateak prozesu bat dira, non pertsonak planifikatzen duen, bereziki bere kabuz erabakitzeko gai ez den unerako, zein osasun-zainketa jaso edo baztertu nahi dituen etorkizunean. Horretarako modurik onena Aurretiazko Borondateen Dokumentuen bidez egitea da eta abian diren tailer hauetan hori egiten laguntzen zaie parte hartzaileei.

Tailerraren nondik norakoak

Txanda bakoitza bi saioz osatua egongo da. Lehenengo saioan zertarako balio duen, hitz-gakoak, prozedura eta bete beharreko dokumentua azaltzen dira. Bigarren saioan, gaitutako profesionalak dokumentua berrikusiko du, eta dena zuzen badago, prozesua amaitutzat emango da. Izapideak sei hilabete irauten du gutxi gorabehera, sinatzen denetik historia klinikoan agertzen den arte. Behar izanez gero, dokumentua erabiliko da. Hala ere, sinatzaileak erabakia hartzeko momentuan komunikatzeko modurik badu, beti gailenduko da bere hitza dokumentuaren gainetik.

Izen-ematea zabalik

Izen ematea doakoa izango da eta bi modutan egin daiteke:

  • Udaletxeko harreran, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 14:00tara.

  • Osasun zentroan, astelehenetik barixakura, 8:00etatik 15:00etara

Tailerrean gehienez 20 pertsonek parte hartuko dute. Izen-emate kopurua handiagoa bada, itxaron zerrenda egongo da.