Soraluzeko haur eta gaztetxoendako aisialdi eskaintzaren baitan daude igeriketa ikastaroak. Aste honetan hasi dira saioak, baina oraindik bada ikasle gehiagorendako lekua talde guztietan. Gainera, talde gehiago sortzeko aukera ere badago martitzen eta eguenetan, 17:00ak eta 18:30ak bitarte, hainbat maila eta adinetakoak.
Plaza libreak taldez talde
Jarraian zehazten da taldez talde dagoen plaza libre kopurua:
- Zapaburuak (HH3): leku 1
- Dordokak (HH4): leku 1
- Olagarroak (HH5): 3 leku
- Marrazoak (LH1-2): 5 leku
- Izurdeak (LH2): 2 leku
- Igeriketa eskola (LH3tik aurrera): 3 leku

Informazioa eta izen-ematea
Izen-ematea zabalik egongo da plaza guztiak agortu arte eta kiroldegiko harreran egin beharko da. Informazio gehiago behar izanez gero ere, bertan galdetu behar da.
Kuotak ondorengoak dira:
- Kiroldegira abonatuak: 91€/hiruhilekoko
- Kiroldegian abonatu gabeak: 118€/hiruhilekoko
Bonifikazioak daude kiroldegiko abonuan; kiroldegiko harreran eskura daiteke horiei buruzko informazioa.