Urriaren 13tik 31ra bitarte egongo dira ikusgai kiroldegiko erakusketa-gelan Kontrargi Argazkilaritza kolektiboak antolatuta, Mikel Valeroren Argazkiak 1976-1991 erakusketako argazkiak.
Erakusketa zuri-beltzeko eta koloretako 71 argazkik osatzen dute, 41 markotan antolatuta. Argazki guztiek nolabait harremana dute Soraluzerekin. 1976 eta 1991 urte bitartean ateratako argazkiak dira denak lagunartekoak, kirol inguruakok, garaiko obrak, gertakari bereziak, jaiak... Urte horietan Soraluzen gertatutakoak bildu ditu argazkitan Mikel Valero soraluzetarrak.
Ordutegia
Erakusketa gaurtik, martitzenetik aurrera egongo da zabalik, urriaren 13tik 31ra bitarte, hain zuzen ere, kiroldegiko erakusketa aretoan.
Ohiko ordutegia izango du:
- Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
- Zapatutan: 12:00 - 13:30
