Seme alabei euskararen erabileran laguntzeko hitzaldi telematikoak antolatu dira familientzat

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Seme alabei euskararen erabileran laguntzeko hitzaldi telematikoak antolatu dira familientzat. Urriaren 20an eta 22an izango dira, hurrenez hurren, euskaraz eta gazteleraz.

Seme-alabek hizkuntzak ondo ikasteari eta euskararekiko harreman positiboa garatzeari garrantzi handia ematen zaio.

Jakinekoa, gai honek askotan zalantzak sortzen dituela familietan: nola lagundu etxerako lanekin, zer egin euskara ondo ez dakigunean, euskararen erabilera nola sustatu, eta abar.

Horregatik, AROA planaren helburuei erantzunez, Soraluzeko Udalak familientzat bi hitzaldi telematiko antolatu ditu doakoak: bata euskaraz izango da eta bestea gaztelaniaz. Saio praktikoak izango dira, ideiak eta baliabideak partekatzeko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko. 

Parte hartzea errazteko, hitzaldi bakoitza hainbat ordutegitan eskainiko da; horrela, egokien datorkien saioa aukeratu ahal izango dute gurasoek. Euskarazko saioa urriaren 20an izango da; gaztelerazkoa, ostera, urriaren 22an. Data eta saio bakoitzean 4 ordutegi aukeran:

  • 9:30
  • 15:00
  • 17:00
  • 18:30

Saioen iraupena: ordu eta laurden inguru.

Izen-ematea online egin beharko da esteka honetan: ebete hitzaldiak

Antolatzaileek saioetan parte hartzera animatzen dituzte gurasoak, saioak lagungarri izango direlakoan.