Bost antzezlanekin dator aurtengo "Antzerki Garaia" zikloa, udazkenean hasi eta negura arte luzatuko dena

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Banarte antzerki taldearen "Cancún" antzezlanak emango dio hasiera urriaren 23an "Antzerki Garaia" izeneko zikloari; bost antzezlan programatu ditu Udaleko Kultura Batzordeak.

Azken urteetan ohi duen legez Antzerki Garaia izeneko antzerki-zikloa antolatu du udazkenerako Udaleko Kultura Batzordeak. Guztira bost dira aurtengo zikloa osatzen duten antzezlanak, hori euskaraz eta bi gazteleraz, punta-puntako konpainiek ekoiztutakoak; antzezlanetako bat haurrei eta publiko zabalari zuzenduta dago, beste laurak, ostera, publiko helduarentzat dira.

Helduentzako antzezlanak barixakutan taularatuko dira, arratsaldeko 20:00etan; haurrenak, ostera, domeketan, arratsaldeko 18:00etan.

Aurtengo zikloan, gainera, herriko zuzendariek gidatutako bi lan taularatuko dira. Alde batetik, Edu Pombarrek zuzendutako Cancún obra Soraluzen estreinatuko da datorren barixakuan. Bestetik, gabon inguruan Kimu antzezlana ekarriko du Soraluzera Jokin Oregik, sei urtetik aurrerako publiko zabalari zuzenduta.

Hauexek dira aurtengo zikloa osatzen duten antzezlanak:

  • Urriak 23, barixakua, 20:00. Cancún, Banarte antzerki taldea (Gazteleraz). 5 euro. ESTREINALDIA
  • Azaroak 6, barixakua, 20:00. Kandida, Tartean antzerki konpainia. (Euskaraz). 10 euro.
  • Azaroak 27, barixakua, 20:00. Contra Ana, Grupo de teatro Compañía la Contraria. (Gazteleraz). 10 euro.
  • Abenduak 20, domeka, 18:00. Kimu, Marie de Jongh konpainia (Euskaraz). 3 euro.
  • Urtarrilak 8, barixakua, 20:00. Nor naizen baneki, Artedrama-Axut antzerki konpainiak (Euskaraz). 10 euro.

 Sarreren salmenta

Emanaldietarako sarrerak eskura daitezke dagoeneko, online zei aurrez aurre:

  • Online: bibe.me atariaren bidez: sarreren salmenta
  • Aurrez aurre:
    • Udal liburutegian, astelehenetik eguenera 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30; barixakutan 11:00 - 13:00.
    • Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.