Baliabide ekonomiko gutxiago dituzten pertsonentzako bono-sozialak eskatzeko epea ireki da: urriaren 19tik azaroaren 6ra

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Erosketa-bonuak banatuko ditu Udaleko Osasun eta Gizarte Ongizate Sailak egoera ekonomiko zaila bizi duten herritarren artean; 100 euroko 150 bono banatuko dira.

Azken urteetan egin izan den moduan, Soraluzeko Udalak 100 euroko erosketa-bonoak banatuko ditu egoera ekonomiko zaurgarrian dauden herriko familien artean, 100 euro familia-unitate bakoitzeko.

Laguntza-bono hauek Soraluzeko familien oinarrizko beharrei erantzutea dute helburu eta eskatzeko epea zabalik da dagoeneko; urriaren 19tik azaroaren 6ra bitarte eska daitezke udaleko Gizarte Zerbitzuen bulegoan.

Onuradunak

Pertsona hauek jaso ahal izango dituzte erosketa-bonuak:

a) Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren onuradunak
b) Gurutze Gorriaren elikadura-laguntzen onuradunak
c) Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunak
d) Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren onuradunak
e) Pentsiodunak
f) Diru-sarrera txikiak dituzten langileak
g) Langabeak

Guztientzat ezinbesteko baldintza izango da Soraluzen bizitzea eta eskabidea aurkezten den egunean erroldatuta egotea.

Epeak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabide guztiekin batera aurkeztu beharko da Gizarte Laguntzarako Bono Sozialen berariazko eskabide orria. Halaber, eskatzailearen egoeraren arabera, aurkeztu beharreko dokumentazio gehigarria ere agertzen da eskabide orrian bertan.

Eskaera-orriak urriaren 19tik aurrera jaso ahal izango dira Udaleko gizarte-zerbitzuen bulegoan, 09:00etatik 13:00etara, eta aurkezteko epea azaroaren 6an amaituko da.

Ohar garrantzitsuak

  • Laguntza-eskatzaileak ez diren beste pertsona batzuek jaso ahal izango dute eskabidea eta entregatu ahal izango dute dokumentazioa.
  • 15.000 €ko aurrekontua dago laguntza hauetarako, beraz, 150 lagunen aldeko laguntzak bakarrik ebatzi ahal izango dira. Eskatzaileek kopuru hori gainditzen badute, laguntzak dokumentazio osoarekin aurkeztu direneko ordena kronologikoan banatuko dira.

Edozein zalantza argitzeko, 943 750 056 eta 943 750 054 telefonoetara deitu beharko da; mezu elektroniko bat bidali gizarte@soraluze.eus eta gizartezer@soraluze.eus helbideetara; edota modu presentzialean Gizarte Zerbitzuetako harreran.

Oinarriak jarraian kontsulta daitezke: Oinarri arautzaileak