Noiz ahaztu genuen hori? Orain dena eskura, segundo bakarrean, mila aukera, hamaika energia-lapur egun osoan. Ez dakit laneko exijentziak diren, bakoitzaren etxeko motxilak, edo ze arraio, baina zeinen erraz gabiltzan mutur-oker edozergatik eta lankidearekin, dendariarekin, ilaran gehiegitxo tardatzen duenarekin edo espiritu santuarekin mokoka.
Txo, ezezagun batek oraintxe bertan, besterik gabe: "Kaixo, egun on. Dana ondo?". Irribarretxo batekin tontakeria, arnasestu, laino beltz eta umore zakarra ere baretu dizkit derrepentean. Ez da izango hori kontua? Probatzea merezi ote...?