24. Korrika

Mallabiko Korrikako lekuko eramaileen talde argazkia

Ander Gomez 2026ko martxoaren 25a

Argazkia: Mikel Madarieta.

19 eragile eta norbanakok erosi dituzte Mallabiari dagozkion kilometroak, eta lekukoa eramango duten ordezkariek talde argazkia atera zuten atzo arratsaldean, Kontzejuzar parean.

Zapatu honetan, martxoaren 28an, gauez ailegatuko da Korrika Mallabira, 22:40 aldera, eta ordena honetan hartuko dute lekukoa ermuarrek: AEKko Ibiltariak, EH Bildu, Pelota Eskola, Biharko Izarrak, Nahikari Emakumeen Elkartea, Askalde, EAJ-PNV, Mallabiko Udala, Jubilatuak, Eskola eta eskolako guraso elkartea, Gazte Alai Dantza Taldea, Mendibil Abesbatza, Zazpi Pago, Mallabia FT, Zaparrada Kultur Elkartea, Rober Rodriguez eta Ane Arregi, Gazte Asanblada eta Orbea.