Learreta-Markina eskolako ikasleak kalera atera dira, Korrika heldu bezperan ere, euskararen aldeko aldarriak ozen zabaltzeko Mallabian zehar.
Gazte Asanbladako Eire Markinak eta Jare Landak egin dituzte esatari lanak, eta ia-ia furgoneta bera baino azkarrago egin dute korrika umeek. Bi buelta eman dizkiote herriguneari, maila handienetatik txikienetara lekukoa pasatuz. Enara Arrietak eta Mixel Bastidak jaso dute amaieran eta barruan zeraman mezua irakurri dute (bideoan osorik entzungai).
Ondoren, parkera jaitsi eta jolas desberdinetan aritu dira, ondo merezitako txokolate beroa prestatu bitartean.