Korrikarekin bat, Mallabian ere euskararen alde!

Dorleta Vidal 2026ko martxoaren 29a

Ermutik igaro ondoren, Mallabira heldu da 24. Korrika. Gogotsu egon dira zain mallabitarrak, eta lekukoa eskuz esku joan da herriko kaleetan barrena. Ia hogei eragilek babestu dute euskararen aldeko egitasmoa, eta herritar ugari batu dira kale bazterretan haiek animatzeko.