"Bazkide izan arren ez zitzaigun sarrerarik tokatu, baina, azkenean, lortu ditugu, eta zapatuan zelaian bertan ikusiko dugu partidua. Sarrerak oso garesti zeuden, baina merezi du ahalegina egitea Realarengatik. Ea oraingoan Oiartzabal kopa altxatzen ikusteko modua izaten dugun", adierazi du mallabiarrak.
Familia realzalea
Anerren lagunen artean bera da realzale bakarra, "ardi beltza", baina familian badira txuri-urdin zale gehiago. Javier aita eta Telmo semea ere realzaleak dira, eta sarri joaten dira Donostiara Realaren partiduak ikustera. "Aita jubilatuta dago, eta bi asterik behin joaten da, batzuetan Telmorekin, eta beste batzuetan hirurok joaten gara". Sevillara Aner joango da, semea "gazteegia" delako eta aitari "diru lapurreta" iruditu zaiolako.