Abuztuaren 14an, 21:30ean, pilota partidak jokatuko dira Mallabia I Kirol Elkartean. Lehen neurketan, Zubizarreta III.ak eta Morgaetxebarriak Rekalderen eta Aldaberen aurka jokatuko dute. Ondoren, Elordi mallabitarrak Mariaezkurrenarekin –edo Albisurekin– batera neurtuko ditu indarrak, Zabalaren eta Imazen aurka.
Abuztuaren 15ean, berriz, 17:00etan, frontoian jokatuko dira Mallabiko Gizonezkoen 36. eta Emakumezkoen VI. Harri-jasotze Saria Harri Txikia txapelketak. Euskal Herriko eta Estatuko hainbat txokotako harri-jasotzailek parte hartuko dute, eta lehen lau sailkatuek 900, 750, 600 eta 500 euroko sariak jasoko dituzte, garaikurrekin batera, eta irabazleak txapela ere jasoko du. Gainerako lehiakideek, berriz, 300 euroko dieta izango dute.
