Joan den asteko Arietzuko igoeran jada umeek parte hartu zuten arren, asteburu honetakoa izan da familientzat espresuki prestatutako lehen irteera. Guztira, 45 herritar batu ziren, eta Trabaku Goikotik abiatuta, Gereako auzo inguruko ibilbide zirkularra egin zuten.
Ur-jauzirik ez zuten topatu, edo, hobeto esanda, ez zuten urik topatu. Horren ordez, emariak ezkutatu ohi duen hormaren edertasuna miresteko aukera izan zuten, harri-puskez osatua eta goroldioz estalia.
Argazkia: Javi, Mallabiko Mendizaleak.
Irteerek etenik ez
Domeka honetan beste mendi-irteera bat egingo dutela iragarri dute. Zazpi Pago basoan barrena, Mallabiko punturik altueneraino igoko dira: Zengotitagainera.
Datozen egunotan informazio guztia partekatuko dute Mallabiko Mendizaleak WhatsApp taldearen bidez (batzeko egin klik HEMEN).
