Mallabiko Gaba Baltza iragartzeko bideoa grabatuko dute asteburuan

Ander Gomez

Zapatu honetan, San Martin ermitan grabatuko dute Gaba Baltza iragartzeko bideoa. Goian, iaz sortutakoa ikusgai.

Urtero, ermita desberdin batean grabatzen da Gaba Baltzaren bideoa. Iaz, Zengotitan egin zen, San Juan baselizan, eta hogei lagun baino gehiago animatu ziren parte hartzera. Aurten, Goita aldera jo eta San Martinen egingo dute grabaketa; urriaren 17an, 11:00etan elkartuko dira han.

Mallabiko Gaba Baltza taldeko antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte batzera –ume, gazte zein nagusi–; mozorrotzeko zapiak, gonak, txapelak... soinean, eta kandelak, kalabazak, makilak... eta bestelako apaingarriak eskuan.