Adin guztietako kuadrillak batu dira gaurkoan Mallabiko Gazte Asanbladak antolatutako paella-janera. Hamabost euroko prezio murriztuan, arrozaz gain, haragi-lasagna, pantxineta eta alternatiba beganoekin bete ahal izan dituzte tripak; eta orain, bertso-saioa izango dute bazkalondoan. Enara Gallastegik, Iradi Barrenetxeak eta Ixone Asategik kantatuko dute, eta Elorri Katarain arituko da gai-jartzaile lanetan.