Mallabiko jai nagusiak abuztuko Andra Mariak diren arren, urrikoak dira jende gehien batzen dituztenak. Hiru egunez, txapelketa ugaritan lehiatu dira, ikuskizunez eta erakustaldiez gozatu dute, eta bapo jateko aukera ere izan dute. Goiko bideoan, jaien hasierako umeen kalejira, txupinazoa eta Elizpeko pilota txapelketa ikusgai.
Laster, bideo gehiago Barrena.eus atarian.