Atzo, Kontzejuzarran aurpegiak margotu eta kalabazak hustu ostean, plazara jaitsi eta 'Iluntasuna piztu!' ekitaldia egin zuten. Suaren bueltan dantzan aritu ondoren, kantujira egin zuten frontoitik, jubiletxetik eta herriko tabernatik pasatuz, gozoki eta fruitu lehor eskean. Plazara bueltatu eta, txorizo-opilak eta edatekoa hartuta, Amezaga jauregirantz abiatu ziren, gaua borobilduko zuen Elorri Katarainen eta Eire Markinaren antzezlana ikustera. Argazkiak: Andrea Romano, Estibalitz González eta Ander Gomez.