San Agustin kulturgunetik Uztargi tabernara aldatu dute lekuz Adriano Galanteren kontzertua

Ainara Argoitia Arano 2026ko urtarrilaren 9a

Adriano Galanteren gaurko kontzertua San Agustin kulturgunean izango zela iragarria zuten, baina azken unean, Uztargi tabernara aldatu dute antolatzaileek. 20:00etan hasiko da kontzertua. Mesa7 kultur taldeak antolatu du kontzertua, Udalaren eta Gararock taldekoen laguntzarekin.

Toda una alegría diskoa argitaratu berri du Galantek Halley Records Kataluniako zigiluaren eskutik eta hura aurkeztera etorriko da gaur Mendarora. Judit Neddermann abeslari eta konpositorearekin, Arnau Figueres bateria jotzailearekin eta Meritxell Neddermann abeslari eta pianistarekin batera ekoitzi du Toda una alegría diskoa Galantek, eta punta-puntako musikarien kolaborazioak izan ditu: Silvia Pérez Cruz, Ana Tijoux, Maria Arnal, Refree, Rita Payés, Pol Batlle eta b1n0 artistenak, besteak beste. Baina horiez gain, Judit eta Meritxell Neddermannek ahotsa jarri dute bi abestitan, eta Seward taldeko kideek ere parte hartu dute beste zenbait kantutan: Pablo Schvarzman, Juan R. Berbín, Marcel · lí Bayer eta Martín Leiton. Albumeko azken abestian, berriz, Tarta Relena, Maestro Espada, Lucía Fumero eta Júlia Colomek ere kolaboratu dute. 

Kontzertua Uztargi tabernan izango da, San Agustin kulturgunean izango zela iragarria bazuten ere. Ordua ere aldatu dute: 21:30ean beharrean, 20:00etan hasiko da kontzertua