Santa Ageda Eskea 2026

Santa Ageda bezpera egunez, kantura eta eskera irtengo dira bihar Mendaroko eskola-umeak

Ainara Argoitia Arano 2026ko otsailaren 3a

Santa eskea egingo dute bihar Mendaroko eskola-umeek. 10:00etan ospitalean hasi eta kalez kale ibiliko dira kantuan.

LHko hirugarren ziklokloak ospitalera igoko dira kantura, 10:00etan. Eta handik bueltan, bigarren zikloko ikaskideekin batu eta Eguneko Zentrora joango dira, Intxarbakuntzan gora. Adinekoei abestu ondoren, txokolategi parean eta Azpilgoetako erramupean beste geldialdi bana egingo dute kanturako, eta Haurreskolan ere kantatuko dituzte koplak. Herriko Enparantzan elkartuko dira ondoren LHko gainerako ikasleekin. Udaletxeari begira egingo dute han kantuan, eta handik Mendarozabalerantz egingo dute gero. Han batuko zaizkie HH3tik HH5era artekoak, kanturako.12:00ak aldera izango da hori. Ikastetxetik dei egin diete herritarrei haurrekin batera kantura batzeko.