Euskararen egoera jakiteko, galdetegia zabaldu dute Mendaroko Udalak eta UEMAk

Ainara Argoitia Arano 2026ko otsailaren 5a

Euskarak Mendaron zer osasun duen jakiteko, inkesta sortu dute Mendaroko Udalak eta UEMAk, eta inkesta betetzera animatu dituzte herritarrak. 

"Zer-nolako osasuna du euskarak Mendaron? Denok dakigu herri euskaldun baten bizi garela, baina egunerokoan nola bizi dugu gure hizkuntza mendaroarrok?". Galdera horri eta beste batzuei erantzun nahi die inkestak.  Argazki hori osatzeko hainbat galdera egin dizkie herritarrei, eta besteak beste galdetu diete ea zein arlotan ikusten duten indartsuen euskara herrian eta zeinetan ahulen.

Jasotako erantzunen ondorioen eta beste zenbait daturen berri emateko bilera ere antolatu dute martxoaren 27rako. 17:00etan egingo dute bilera, udaletxeko udalbatza-aretoan. Egoerari buruz hitz egin eta ekarpenak jasotzeko saioa izango da.

Hona hemen inkestarako lotura