Eguraldia izan ohi da eskatuta ere ziurta ezin daitekeena, baina gaur hori ere alde izan dute santa eskekoek. Goizean haize fina egin badu ere bereziki goietan, goiz erdirako hasi da eguzkia giroa gozatzen, eta aitzakiarik ez dute izan kanturako santa eskera batu diren 62 lagunek. Hona egunaren lehen zatiak eman duenaren laburpen bat.