Belen Nevadok idatzi, zuzendu eta interpretatutako antzerki ikuskizun probokatzaile eta komikoa da Ovarios verdes fritos. MasturBatetuCandida doktorea da protagonista, eta ikerketetan baieztatutako ebidentzia batetik sortutako TxuminoPowerRevolution programaren ildo nagusiak aurkeztuko dizkio publikoari, erakustaldi praktikoak eginez: zoru pelbiko boteretsu baten gainean sabai mental indartsu bat eraiki ahal izango dugula. Laburbilduz, plazera ez duela inork ematen, ez oparitzen; plazera norberarena dela eta topatzen ikasi behar dela.
Bakarrizketa bat da funtsean antzezlana, baina publikoarekin hartu-eman zuzena eragingo du etengabe Nevadok. "Ihes-balbula" bat da obra, emakumeen ahalduntzea, norberaren plazera eta zoru pelbikoaren indarra umorez lantzeko ahalegin ausart eta iradokitzailea. "Emakumeei zuzendutako antzezlana da, izatez, baina gizonek galdu beharko ez luketena", dio.