Motxaila Elkarteko Xeber Loiolaren agindutara aritu ziren atzo bertsolariak San Agustin kulturgunean eta ale eder-askoak oparitu zizkieten bertsozaleei. Bertso banaka batzuk baino ez ditugu batu hemen, bertara joan zirenentzat utzita saioaren borobila. Hona hemen, Ametsek berak gaurko egunari erreferentzia eginez kantatutako agurreko bertsoa; Amagoia Basurtok eta Egoitz Horrillok sortutako Motxaila herria maketaren harira Andoni Egañak eta Alaia Martinek botatako bertsoak; Mendaroko bi señorak bertso-saiora joan eta izan duten ardurari eskainitakoak; Korrikaren aitzakian kantatutakoak, eta Mendaroko bertso-eskolakoen saioa.
Mendaroko bi señora, 'Zerua, motxailen aterpe' saioan
Mendaroko bertso eskolakoen saioa
Korrikaren harira Amets Arzallusek eta Andoni Egañak botatakoak
Motxaila Herriaren maketaren harira sortutako jolasa