Familia-antzerkia da Ai, Zapotxin. Baratxuri zoparen sekretua. Zapotxinen bidaia kontatzen du obrak. Zapotxinek Mariplanplona izeneko sorgina ezagutuko du, sorgin trebea eta lagun ona. Ez dute, hala ere, edabe magikorik sortuko, ezta erratz gainean hegan egingo ere. Izan ere, sorginen gainean dugun iruditeria berreraikitzea da antzezlanaren helburua. Lapiko baten bueltan girotu dute lana. Zapotxinek hainbat lagun egingo ditu lapiko horren bueltan: Maripanpalona sorgina bera; Kroketa koketa, sukaldari ospetsu eta baserritarra; Xerafino Bonbardino, orkestra zuzendari eta rockanrolero itsua eta Amona Badalona, Kataluinatik etorritako amona maitagarria, goizero euskaltegira bisita egiten duena. Eta haien laguntzarekin jakingo du sorgina ez dela ipuinetan kontatu izan digutena.