Jokabide horiek inguruneari, garbitasunari eta bizikidetzari kalte egiten diotela salatu du Udalak, eta arduraz jokatzeko eta jokabide hori zuzentzeko eskatu die hala jokatzen ari diren herritarrei.
Herritar batzuen jokaera salatu du Mendaroko Udalak, zaborrontzi ondoan utzitako etxeko hondakinen poltsen argazkia zabalduta. Udaletik gogorarazi dute paperontziak kalean sortzen diren hondakin txikiak uzteko direla eta ez etxeetako zaborra botatzeko.