Kexak eta eskariak

EAJren kontrako pintaketak egin dituzte Mendaron Batzokiko sarreran

Ainara Argoitia Arano 2026ko apirilaren 13a

Herritar batek bidalitako argazkia da goikoa, eta Mendaroko Batzokiko horman egindako pintaketak erakusten ditu. Puta PNV, espainolak, alde hemendik, Mendaro antifaxista, EAJ español eta halako mezuak irakur daitezke pintaketetan.

Mendaron mezu politikodun pintaketak gero eta ohikoagoak direla salatu du bizilagun batek BARRENAra bidalitako mezu batean. Azkenaldian askotariko pintaketak izan direla zehaztu du, eta joan zen astean Batzokiko horman egindako pintaketa batzuen argazkia bidali du mezuari atxikia. Haren esanetan, Mendaroko "egoera politiko eta soziala tentsio aro bat bizitzen ari da" eta horren isla ageri-agerikoa da kalean. Mezu horiei askotan hormetan bertan erantzuten zaiela gehitu du, eta egoera okerrera egiten ari dela. Horregatik egoera hori "modu zibilikoan" konpontzeko deia egin du, halakoetan galtzaile bakarrak bizilagunak direla arrazoituta.

EAJren kontra azkena egin dituzten pintaketetan Puta Pnv, espainolak, alde hemendik, Mendaro antifaxista, EAJ Español eta antzekoak irakur daitezke.