Autoz egin dute batzuek bidaia, furgonetaz besteek, eta Sevillan elkartu dira, jendetzaren erdian. Atzo iluntzean bidalitako argazkiak dira hauek. Iñigo eta Maddi Usobiaga aita-alabak, Igor eta Unax Ezenarro aita-semeak, Jurdan Ezenarro, Illart Urain, Eneko Egaña eta Aitor Larrañaga dira, eta atzo bidalitako argazkiak dira hauek. Giralda inguruan egin zuten topo, eta atera zuten argazkia BARRENArako. "Pena bakarra daukat. Gaur buelta bat ematera irten gara Realeko arropak biharko lagata, eta hemen dena da txuri-urdina", esan du Usobiagak.
Sekulako giroa dagoela azpimarratu zuten guztiek whatsappez, eta ez da harritzekoa, milaka eta milaka realzale han baitira, Sevillan, Mikel Oiartzabal kapitaina eta gainierako jokalariak garaikurra jasotzen ikusteko gogoz. Partidu zaila izango dela jakin badakite, eta hala aitortu dute, tokatuko dela gaur ere nahi baino gehiago sufritzea akaso, baina madrildarrak mende hartuko dituzten zalantzarik ez dute.
Talde honetako denak Kilimon Trail mendi lasterketan boluntario aritzen direnak dira urtero, eta eta herrian gaur jokatuko den lasterketara inguratuko direnak eta antolatzaile lanetan buru-belarri arituko direnak ere izan dituzte gogoan. Animoak bidali dituzte handik parte-hartzaile guztientzat, eta orru bat, argazkiekin batera: "Guazen Reala!!!".