Guazen Reala!

Etxean gelditu ziren mendaroarren poza Realak Espainiako Kopa irabazi berritan

Ainara Argoitia Arano 2026ko apirilaren 19a

Historia egin zuen atzo Realak eta gogotik ospatu zuten Sevillara joan gabe gelditu ziren mendaroarrek. Hona hemen haietako batzuen poza, partidua amaitu berritan. 

Norgehiagoka amaitzeaz batera bota zituzten Herriko Enparantzan lehenengo suziriak eta hasi zen jendea kalera irteten, taberna, txoko eta etxeetatik. Plaza inguruan elkartu ziren aurrenekoak, eta Mendarozabalen beste mordoska bat. Haietako batzuek irudiak jaso ditugu hemen. Arg: Maria Longarte eta Ainara Argoitia.