Kilimon Trail lasterketa zela-eta, orduerdiz atzeratu zituzten lasterketa guztiak antolatzaileek, eta 16:30ean hasi beharrean, 17:00etan hasi zuten jardunaldia. Hasteko, benjaminei eman zieten zirkuitua probatzeko aukera, nahiz eta eskolartekoen lasterketetatik kanpokoa izan haiena. Bi buelta eman zioten zirkuituari benjaminek, eta haien ondoren, alebinen txanda izan zen. Alebinetan, Julen Zinkunegi Alberdi (Peña Elortza) eta Maddi Agirretxe Ayala (Dorletako ama) gailendu ziren. Mutiletan, Elgoibarko Lagun Taldeko Iker Barrueta Zubiaurrek eta Eñau Lizarralde Iñurrategik (Aloña Mendi) osatu zuten podiuma. Ozta-ozta irabazi zuen Zinkunegik, esprinean. Alebin nesketan, berriz, podiuma osatu gabe gelditu zen, parte-hartzeagatik, baina Kattalin Urzelai Ugarte (Aloña Mendi) igo zen podiumeko bigarren koskara. Alebinek egin beharreko lana zera izan zen: zirkuituari hiru itzuli egitea.
Infantiletan, berriz, Julen Osa Aizpuruk (Peña Elorza) eta Nile Agirretxe Ayalak (Dorletako ama) irabazi zuten lasterketa. Mutiletan, Jon Salaberria Izagirre (Goierri KE) eta Xabat Aizpuru (Peña Elorza) izan ziren sailkapen nagusian bigarren eta hirugarren sailkatu zirenak. Nesketan, berriz, Nora Olaizola Segurola (Peña Elorza) eta Irati Jausoro Aginagalde (Aloña Mendi) igo ziren podiumera Nile Agirretxe irabazlearekin batera. Infantilek, zazpi itzuli eman zizkioten zirkuituari.