Otegi Gaztañaga enpresak egingo ditu lanak, Gipuzkoako Foru Aldundiak lizitatuta, eta 150.000 euro inguruko kostu totala izango dute (BEZ barne), hasieran beste zenbateko bat zabaldu bazen ere. Gipuzkoako Foru Aldunditik esana dute, gaur errepidea den zatian autobus geltokia egokitzeko, trafikoa moteltzeko neurriak hartuko dituztela, Debarako noranzkoan ez dagoelako errepidea ibai aldera zabaltzeko aukerarik. Zehaztu dutenez, hamar asteko epea izango dute lanak amaitzeko.