Haur eta guraso, 50 bat lagunek parte hartu dute Mendaron buruarinak egiteko tailerrean

Ainara Argoitia Arano 2026ko maiatzaren 16a

In Leike kultur elkarteak antolatuta, buruarinak egiteko tailerra izan zuten atzo, barikua, Mendaron. Buruarinak enpresakoek gidatu zuten tailerra eta 50 bat lagunek parte hartu zuten guztira..

Ez zuten Buruarinak tailerrekoek Mendarora etortzen ziren estreinako aldia. Aurrez ere etorriak dira Ludotekako arduradunek eta Arno guraso elkartekoek gonbidatuta, eta atzoko tailerra In Leike kultur elkarteak antolatu zuen. Frontoian egin zuten tailerra, eta eskulanerako abilak direla erakutsi zuten haurrek zein helduek. 17:00etarako mahaiak prest zituzten antolatzaileek, eta mahai bakoitzaren gainean, lanerako behar zuten material guztia utzia zieten prest-prest Buruarinak enpresakoek. Gurasoek lagunduta, dozena erdi bat lamia, lauzpabost Tartalo, beste hainbeste deabru beltz, intxisu beltzak eta sorginak sortu zituzten haurrek, eskulanerako eta sormenerako talentu handia erakutsita. Bukaeran, talde argazkia atera zuten.