Joan zen ostiralean aurkeztu zuen In Leike kultur elkarteak Plaza auzoari buruzko lana, eta udaletxeko batzar-aretoa goraino bete zen emanaldirako. Enetz Ezenarro alkateak egin zituen atariko aurkezpenak, eta kazetari honek eman zituen bideoaren inguruko jakingarriak. Emanaldian izan ziren bideorako elkarrizketatutako sei lagunetatik lau. Plaza auzoan jaio eta hazitakoak dira beren memoriak kontatu dituztenetako bost -Silberio Txurruka, Juanita Iriondo, Jose Antonio eta Jesus Mari Mendikute anaiak, eta Mikel Mendikute- eta Berriatuko Milloi auzotik Plazako Martitenea Txiki baserrira (Txurrukanea) ezkondutakoa da seigarrena: Juanita Ugarteburu.