Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bero demasarekin egin zuten Mendaron San Joan bezpera egunez akelarrea. Iragarria zuten moduan, ez zuten surik piztu, ez behintzat benetakorik; bai, ordea, artifiziala. Argindarrari eman eta isiotu zuten sua, eta haren bueltan ondu zuten ikuskizuna.