Uztailaren 9an zabalduko dute azoka, ostegunarekin. 17:00etatik 19:00etara haurrentzako mahai-jolasak izango dira Goñati frontoian, eta Galdutako harrien bila jolasa aurkeztuko du Leire Lazkanok. Down sindromea du Lazkanok, eta margotzea du afizio. Hirugarren aldia da jolas hau antolatzen duena. Arno guraso elkartearen eskutik egin zuen estreinako urtean, 2022an, eta errepikatu zuen iazko irailean. Dozenaka harri margotuak ditu Lazkanok eta herrian zehar ezkutatuko ditu, herriko haurrak haiek bilatzen jolas daitezen gero. Ondoren, 18:30etik 20:00ak bitartean, alzheimerraren inguruko hitzaldia emango dute AFAGIko profesionalek, Uztargi tabernan. 20:30ean hasiko dira azokako lehen afaria zerbitzatzen. Frontoian emango dituzte otorduak, eta lehenengo egunekoa, elkartasun afaria izendatu dute. Afaritan, iazko garagardo azokan bildutako dirua emango diote antolatzaileek Aspanogi elkarteari.
Uztailak 10, enpresen eguna.
Uztailaren 10a, barikua, Enpresen Eguna izendatu dute antolatzaileek. 13:00etan, ohi legez, enpresetakoen bazkaria zerbitzatuko dute frontoian, eta bazkalostean jolasak, zozketak eta bestelakoak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. 18:00etatik 20:30era, berriz, musika jartzen arituko da Esther disko jartzailea Uztargiko terrazan, eta 20:30ean hasiko dira afariak zerbitzatzen. Afaltzeko lekua hartu nahi dutenek 943 030 150 telefono zenbakira deitu behar dute erreserba egiteko, nahiz han bertan ere egongo den lekua hartzeko aukera. Gauerditik 01:30era aldera arte, Remember Oraiko saioa lotu dute Uztargiko terrazan, Esther disko jartzailearekin.
Uztailak 11, Herriaren Eguna.
Iaz bezala, Cantabria Chapter motozaleen elkartekoekin eta Mesa 7 elkartekoekin elkarlanean antolatu dute eguna.09:00etan batuko dira motozaleak Herriko Enparantzan, eta eguneko lehen mokadua egingo dute frontoian, motor guztiak plazan erakusgai jarrita. Artisauen erakusmahaiak ere izango dira frontoian, 11:00etatik 13:00ak bitartean, eta 12:00etan abiatuko dira motozale guztiak plazatik, eguneko irteera egitera. Egun horretan ere izango da frontoian bazkaldu nahiz afaltzeko aukera.Gainerako egunetan bezala, garagardo azoka bateko ohiko menua zerbitzatuko dute.
Uztailak 12, Haurren Eguna
11:00etatik 13:00etara, artisauen erakusketa jarriko dute Goñatin, eta 13:00etan hasiko dira bazkariak zerbitzatzen frontoian. 17.00etatik 19:00etara, berriz, Leire Lazkanok ezkutatu eta herriko haurrek topatutako harriak jarriko dituzte ikusgai frontoian, eta St. Gerons txokolategikoek emandako txokolate jana ere izango da bertan.