Udaletik jakinarazi dute Debako Debasket saskibaloi klubarekin hitz eginda sortu zela Mendaron era honetako instalazioak jartzeko asmoa. Debarrak ez ezik, inguruko herrietako haur eta nerabe asko dira 2017az geroztik Debako saskibaloi taldean izena emandakoak, tartean mendaroar asko ere bai, eta instalakuntza hauei esker, partidu ofizialak jokatzeko beste leku bat izango dute aurrerantzean.
Broker Kirol enpresak egingo ditu instalakuntza eta pintaketa lanak. Saskiak instalatzeak 24.000 euroko kostua izango du Udalarentzat, baina jakinarazi dutenez, dagoeneko 12.000 euroko dirulaguntza lortua du Hezkuntza Sailetik. Era berean, baina, Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol azpiegiturak hobetzeko duen dirulaguntzetara ere aurkeztu du proiektua Udalak.