Bihar, hilak 2, emango du ekaineko zerbitzua Etxebizitza Bulegoak Mendaron

Ainara Argoitia Arano 2026ko uztailaren 1a

Debegesak, Debabarreneko udalekin elkarlanean, eskualdeko etxebizitza-bulego ibiltaria jarri du martxan, herritarrei etxebizitzen eta eraikinen birgaitzeari eta alokairurako eta energia eraginkortasunerako laguntzei buruzko informazioa, orientazioa eta laguntza emateko. Mendaron, hileko azken ostegunetan, eman ohi dute zerbitzua, baina joan zen astekoaren parteak bihar beteko dituzte.

Esther Zarrabeitia Debegesako Hirigintza eta Birgaitze arduradunak azaldua duenez, ekimen honen helburua zera da: dauden laguntza publikoetarako sarbidea erraztea herritarrei, alokairurantz bultzatzea haiek eta birgaitze jasangarria sustatzea, etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzen lagunduz. Debegesaen esanetan, eskualdean "indar handia" du zerbitzuak, eta horren erakusgarri datu bat eman dute: iaz, Debabarreneko 1.240 lagunek egin zituzten zaharberritze lanei buruzko kontsultak. 

Zerbitzua eskatu nahi duenak aldez aurretik txanda eskatu behar du, "arreta egokia bermatzeko". Hitzordua eskatzeko  675 873 853 (Leire Azpiazu) telefono zenbakira deitu behar da. Herriko Enparantza 10, behean, ematen dute zerbitzua, 08:15etik 12:15era.