Nagusien danborradarako izena eman dutenentzako gogorarazpen oharra zabaldu dute antolatzaileek. Uztailaren 1 (gaur), 6, 8, 13 eta 15ean egingo dituzte entseguak, frontoian, 21:00etan hasita. Haurren danborrada, berriz, Arno guraso elkarteak antolatzen du eta haiek ere oharra zabaldu dute, esanez gaurko iragarria zuten entsegua atzeratu egingo dutela hilaren 6ra. Uztailaren 6an, 8an eta 15ean entseatuko dute haurrek, 19:00etan, frontoian.