16:30etik 20:30era egingo dituzte odol ateratzeak, ikastolan, eta Mendaroko Odol Emaileen Elkartetik gogorarazi dute txanda hartu behar dela. Ostegun eguerdira arte, Gotatanta.eus webgunean sartuta hartu behar da ordua, baina ostegun eguerditik ostirala bitartean honako telefono zenbaki honetara deitu behar da txanda hartzeko: 632 403 795. Odol Emaileen Elkartetik urteroko ohartarazpena egin dute. Hala, gogorarazi dute odol emateek nabarmen egiten dutela behera udan, nahiz eta ospitaleen premiak urte osoan berdin ibili. Eskasia horri aurre egiteko, odola ematera deitu dituzte herritarrak.