Uztailaren 25ean, Santio Egunean, ospatuko dute Mendaron Umeen Eguna. Atzo zabaldu zuten Arno guraso elkartetik herri-bazkaria egingo dela egun horretan, eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dutela Morroskillo dendan, iganderako. 14:30ean izango da bazkaria, eta haurrek etxetik eraman beharko dute jatekoa, urtero moduan. Udalak edaria eta postrea jarriko ditu. LH1etik gorako eskaintza da, baina LH1 eta LH2koak gurasoen ardurapean egon beharko dute bazkaritan. Bazkalostean jolasak egingo dituzte. Antolatzaileek jaietako zapi berdea eta apaingarri bat eramateko eskatu diete bazkaltiarrei