Santanetarako atzera kontaketa hasia dute Mendaron. Herriko hormak jaietako kartelez josita daude, eta itxita daude ekintza nagusietarako izen-emateak. Haurren Eguneko herri-bazkarirakoa gelditzen da zabalik, bazkari horretara joan nahi duenak igandea, uztailaren 19a, izango baitu izena emateko azken eguna. Udaletik nabarmendu dute herriko talde eta eragileekin elkarlanean antolatu dutela egitaraua, eta adin eta gustu guztietarako jarduerak prestatu dituztela, "elkarbizitza, errespetua eta parte-hartze aktiboa oinarri hartuta". Herritarrei jaietan aktiboki parte hartzera dei egin diete, eta azpimarratu dute jaiak seguruak, parekideak eta errespetuzkoak izatea denon ardura dela. Hala, herritarrei zein bisitariei "jaietaz elkarrekin, arduraz eta erantzukizunez gozatzeko eta nonahi eta noiznahi euskaraz egiteko baliatzeko" eskatu diete.
Hona hemen egitaraua.
OSTIRALA 17
- 20:30 Bertso Gixez bertso-trama. Gazte Asanbladak antolatuta, Herriko Enparantzan. Lau bertsolari arituko dira kantuan: Libe Goenaga, Andoni Rekondo, Suhar Gesalaga eta Elixabet Etxandi.
ZAPATUA 18. Kuadrillen Eguna
- 12:00 Bizi Poza txarangaren kalejira. Azpilgoetan hasi eta Mendarozabaleraino.
- 13:00 Paella lehiaketa. Ikastolako patioan. 14 urtez gorakoek parte hartu dezakete paella lehiaketan. Ondoren, herri-bazkaria. Txapel originalenak sarituko dituzte.
- 18:00 Elektrotxufla elektrotxarangaren kalez kalekoa. Mendarozabalen hasita.
- 22:30 Playback lehiaketa, Herriko Enparantzan. Aurten, aldaketak izan dira, eta estreinakoz 14 urtez gorakoak izan beharko dira parte-hartzaile guztiak. Era berean, aukeratutako kantua euskarazkoa izatea baloratuko dute.
- 23:30 Maruxak taldearekin kontzertua, Herriko Enparantzan.
- 00:45 Erromeria, Mugi Panderoa taldearekin, Herriko Enparantzan.
IGANDEA 19. ADINEKOEN EGUNA
- 12:00 Meza nagusia, Azpilgoetako elizan.
- 13:00 Mendaroko Gazteak dantza taldekoen dantza emanaldia, frontoian.
- 14:30 Nagusien bazkaria, Aizpe elkartean. Aizpeko zuzendaritzakideek zerbitzatuta.
- Ondoren, dantzaldia Arno disko jartzailearekin, Aizpen bertan.
EGUENA 23. BEZPERA
- 18:30 Frontenis txapelketako finalak. Gazte Asanbladakoek antolatuta, frontoian. Bi final jokatuko dira: gizonezkoena eta emakumezkoena.
BARIKUA 24. TXUPINAZOAREN EGUNA ETA GAZTEEN EGUNA
- 13:00 Poteoa eta jolasak. Gazte Asanbladak antolatuta.
- 15:00 Gazteen herri-bazkaria. Gazte Asanbladak antolatuta.
- 17:00 Salbea. Azpilgoetako elizan.
- 18:00 Txupinazoa eta katasorginaren jaitsiera, udaletxetik.
- Ondoren, Bizi Poza txarangaren kalejira, Mendaroko erraldoi eta buruhandien konpartsarekin.
- 18:30 2025ean jaiotakoei ongietorria, udalbatza aretoan.
- 20:00 Skapaie elektrotxarangarekin kalejira. Gazte Asanbladak antolatuta, Mendarozabaletik.
- 23:30 Xiberoots taldearen kontzertua, Herriko Enparantzan.
- Ondoren, Txola ta Potxola herriko disko jartzaileak.
LARUNBATA 25. SANTIXO EGUNA
- 11:00 Txirrista erraldoia eta puzgarriak Azpilgoetan.
- 12:30 Meza nagusia, Garagartzan.
- 13:00 Ribera Canta taldearen jota emanaldia.
- 14:30 Haurrentzako herri bazkaria eta jolasak, frontoian.
- 18:00 Haurren danborrada ikastolatik, Bizi Poza txarangarekin. 50 bat ume daude izena emanda. Hiart Larrañaga Gonzalezek egingo ditu danbor-jole nagusiaren lanak eta Lander Aranbarri Zubiaurre izango da kupel-jole nagusia.
- 19:00 Mendaroko buruhandi eta erraldoien konpartsaren kalejira, Mauxitxako dultzaineroekin.
- 20:00 Erramupean Gararock musika pintxada, Azpilgoetako erramupean. Hiru disko jartzaile izango dira, hirurak herrikoak: DJ Axen, DJ Ondarra eta DJ Granja.
- 22:00 Nagusien danborrada ikastolatik, Mauxitxa txarangakoekin. 140 lagun daude izena emanda eta hiru konpainia osatuko dituzte.
- 00:00 Erromeria Akerbeltz taldearekin.
- 02:00 Aitana Grandes disko jartzailea.
IGANDEA 26. SANTA ANA EGUNA
- 10:30 Prozesioa txistulariekin, Azpilgoetatik Santa Ana ermitara.
- 11:00 Meza nagusia, Santa Ana ermitan. Bustiñalde elkartekoek txosna jarriko dute ermita atzean eta bertso-saioa eta erromeria ere izango dira. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaro arituko dira bertsotan, eta Imanol Goikoetxea eta Unai Andonegi soinu eta panderoarekin.
- 18:00 IV. Santa Ana aizkolari bikotekako txapelketa eta harri-jasotze saioa, frontoian. Aizkolariak: Hodei Ezpeleta eta Jon Rekondo; Andoni Izeta VI. eta Eneko Saralegi; Ibai Soroa eta Oier Kañamares. Harri jasotzaileak: Maddi Gesalaga eta Lierni Osa.
- 19:00 Bull disko jartzailea, Herriko Enparantzan.
- 21:00 Katasorginaren igoera.
- Ondoren, Oilar Beltzak taldearen kontzertua.