Santana Jaiak 2026 - Mendaro

Maria Urretabizkaia omendu dute gaur Mendaron Adinekoen Eguneko bazkarian

Ainara Argoitia Arano 2026ko uztailaren 19a

94 bazkaltiar batu dira gaur Mendaroko Udalak 70 urtez gorakoei emandako otorduan. Urtero moduan, denetan edadetuena omendu dute, eta aurten Maria Urretabizkaia Santuaran-ek jaso du lore-sorta. Legorretarra da sortzez Urretabizkaia eta 93 urte beteak ditu, baina hutsik egin gabe batu da aurten ere bazkaritara.

Adinekoen Eguna ospatu dute gaur, eta goizean, dantza emanaldi bereziaz gozatzeko aukera izan dute edadetuek zein gainerako herritarrek. Beheko loturan duzue goizak eman duenaren berri.