Santana Jaiak 2026 - Mendaro

Mendaroko Kuadrilla Eguneko sariketetako emaitzak, aletuta

Ainara Argoitia Arano 2026ko uztailaren 21a

TAF kuadrillakoak, plazan, playback-a egin aurretxoan.

Sari nagusien berri zapatuan bertan eman zuen Udalak, playback lehiaketaren bukaeran, baina orain, emaitza guztiak eskuratu ditu BARRENAk, eta aletuta dituzue hemen, Kuadrilla Eguneko sariek sortzen duten ikusminaren jakitun.

TAF kuadrillak irabazi zuen Kuadrillen Eguneko playback-a eta haientzat izan zen eguneko hiru sariketen emaitzaren batura kontuan hartuz Udalak banatu ohi duen sari nagusia ere, 300 euroko txekea. Bigarren saria, berriz, 200 euroko txekea, Gaztiak taldekoek irabazi zuten, 14-15 urteko nerabe kuadrillak, eta Randa taldekoentzat izan zen hirugarren saria, 100 euroko txekea. Jokoan ziren 90 puntutatik 81,3 eskuratu zituen TAF kuadrillak; 75,2 Gaztiak kuadrillakoek eta 73,2 Randa izeneko kuadrillakoek. Guztira zazpi kuadrilla izan ziren eguneko hiru sariketetan parte hartu zutenak, eta ondorioz sari nagusiak lortzeko jokoan sartu zirenak. Hori baitzen baldintza: paella lehiaketan ez ezik, txapel originalenaren sariketan eta gaueko playback lehiaketan ere parte hartzea. Hona hemen emaitza guztiak.

PAELLA LEHIAKETA

36 kuadrillak parte hartu zuten paella lehiaketan eta haietako 32k aurkeztu zituzten lehiaketarako. Epaimahaiaren ustez,  TAF kuadrillakoena izan zen denetan onena. 30 puntutik 25, 3 eskuratu zituzten.  Bigarren paellarik onena Sua eta Arroza kuadrillakoek kozinatutakoa izan zen, 23,6 punturekin, eta hirugarren paellarik onena aukeratzeko orduan berdinketa gertatu zen, 22,9 puntu eskuratu baitzituzten Beti Goguakin  eta Carabam kuadrillek.

TXAPEL ORIGINALENAREN SARIKETA

Herri-bazkarirako izena emandako 36 kuadrilletatik hogeik parte hartu zuten txapel originalenaren sariketan, eta epaimahaiaren gusturako, Lokalekuak kuadrillarenak izan ziren denetan dotoreenak. Mendaro gai hartuta sortu zituzten txapelak, denak ezberdinak. Denetan ikusgarriena, seguruena, Santa Ana ermitaren trazara sortutakoa izan zen, Egoitz Horrillok egindakoa. Baina motibo denak ziren bereziak, eta denek merezi dute aipamena: Mendaroko errotondak, Katasorginak, Erraldoi eta Buruhandien konpartsak, Mendaroko txokolateek, Munlet musika herriko taldeak, Arrats tabernak, Kilimon futbol taldearen omenez sortutakoak.... Jokoan zeuden hogei puntuetatik hogei eskuratu zituzten. Bigarren txapelik onena, berriz, arrautza frijitu bat izan zen, Gaztiak kuadrillakoek Goma Evarekin sortutakoa. Hogeita bost txapel sortu zituzten, kuadrillakide bakoitzak berea, eta dotore asko agertu ziren bazkaritara denak, haiek jantzita. 19 puntu batu zituzten Gaztiak taldekoek. Hirugarren txapelik onena, berriz, Beti Goguakin kuadrillakoek sortutakoa izan zen. Hauek ere arrautzak eta txitak eraman zituzten lastoz apaindutako txapelera. Hogei puntutatik 18 eskuratu zituzten.

PLAYBACK LEHIAKETA

TAF kuadrillak irabazi zuen playback lehiaketa, Zumba koreografiarekin. Jokoan ziren 40 puntutik 39 eskuratu zituzten. Bigarren playbackik onena Randa taldearena izan zen, 38 punturekin, eta hirugarren onena, 850 kuadrillarena. 

EMAITZA GUZTIAK. (Beltzez hiru jokoetan parte hartu zuten kuadrillak)

KUADRILLAK PAELLA LEHIAKETA TXAPELA PLAYBACK-A GUZTIRA
BETI GAZTE 0 0 0 0
BETI GAZTEAK 19 12 0 31
BETI GOGUAKIN 22,9 18 30 70,9
DESESTRUKTURATUAK 17,2 16 0 33,2
ERREGE ETA KONPAINIA 19,9 12 35 66,9
ERRESISTENTZIA 16,2 0 0 16,2
EUKENE ETA  KONPAINIA 15,6 10 0 25,6
EXPLOTAS 17 0 0 17
GAZTIAK 21,2 19 35 75,2
GURE ATXURRAK 7 0 0 7
IONFRE 19 7 0 26
KAPITALEKUAK 20 0 0 20
KATAMOTZAK 19,6 9 0 28,6
LOKALEKUAK 18,3 20 0 38,3
PEBE 18,6 0 0 18,6
RANDA 20,2 15 38 73,2
SUA ETA ARROZA 23,6 14 0 37,6
TAF 25,3 17 39 81,3
TONGAUAK 20,2 7 28 55,2
ZB 17,9 0 0 17,9
ZAZPI 0 0 0 0
ALKANTA 18,6 11 0 29,6
MENDAROKUAK 15,6 0 0 15,6
NESKAK 19,3 13 0 32,3
ATZERRITARRAK 21,6 0 0 21,6
KATE 21,9 7 0 28,9
IZENGABEKUAK 19,2 0 0 19,2
TEJABANAK 17,9 0 0 17,9
MENDARESES 23,5 0 0 23,5
CARABAM 22,9 7 0 29,9
N.HERRIKOENPARANTZA 19,9 7 0 26,9
POTIJUAN 17 0 0 17
L-19 0 0 0 0
BEHI BAT 0 0 0 0
TRIKITITARRAK 19,6 0 0 19,6
850 18,5 7 36 61,5