Santana Jaiak 2026 - Mendaro

Josi ta Josikoen deiarekin etorri da Katasorgina santanetara, Mendaro sorgintzera

Ainara Argoitia Arano

Urtero legez etorri da Katasorgina udaletxeko balkoitik behera, Josi ta Josikoen deiarekin aurten, eta sorgindu ditu, lehenaz gain, jai goseak diren mendaroarrak. Eta Katasorgina jaistearekin batera ongietorria egin diete udal agintariek herriko jaioberriei. Zapi bana lotu diete lepora eta prestatu dituzte haiek ere jairako.